viernes, 12 de marzo de 2010
JCLIC
JClic-en ezaugarriak
JClic proiektua Clic 3.0 programaren garapena da, 10 urtetik gorako garapena izan duen multimedia aplikazio didaktikoak sortzeko baliabidea. Tarte horretan hezitzaile askok erabili dute haur-hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara bitarteko kurrikulumetako prozedurazko hainbat alderditarako jarduerak sortzeko.
Honako hauek ziren proiektua hasi zeneko helburuak:
Hezkuntza aplikazio mutilimediak “on-line” erabili ahal izatea, zuzenean Interneten.
Aurreko Clic 3.0 aplikazioekiko bateragarritasuna mantentzea.
Windows, Linux, Solaris edo Mac OS X bezalako plataforma eta sistema operatiboekin erabili ahal izatea.
Datuak gordetzeko formatu estandar eta irekia erabiltzea, beste aplikazioekiko gardentasuna bermatzeko eta baliabideen datu-baseetan sartzea errazteko.
Hainbat herrialde eta kultura arteko lankidetza eta material trukaketa handitzea, bai programa bai sortutako jardueren itzulpena eta egokitzapena erraztuz.
Erabiltzaileek egindako hobetzeko eta zabaltzeko iradokizunak jasotzea.
Programazio-taldeek lankidetzan oinarrituta programa zabaltzea ahalbidetzea.
Jarduerak sortzeko inguru indartsuagoa, errazagoa eta intuitiboagoa sortzea, erabiltzaileentzako inguru grafikoen ezaugarrietara egokituta.
Programazio-baliabide Java aukeratu da eta jardueren datuak gordetzeko formatua XML.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)