Gernikak ia 17.000 biztanle ditu eta ez da osoo herri handia.
Bere alkatea Joxe Mari gorroño da orain dela urte batetik.
Gernika-lumori buruz laguntzarik behar baduzue hemen daukazu pagina web-a
viernes, 26 de febrero de 2010
lunes, 22 de febrero de 2010
Gernika rugby taldea
picasso
Gernika Pablo Picassoren margolan famatua da, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Guda Zibilean zehar gertatutako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago.
MARGOLANA
"Gernika" olioaz oihal gainean egindako margolana da. 350 cm garai eta 780 cm zabal da. Margolana zuri-beltzean egina dago, grisa sorta zabalarekin. Bonbardaketari modu sinbolikoan deritzo eta gerratearen zentzugabekeria eta berauk eragindako oinazea adieraztea du helburu.
Margolanan sei pertsona (ama bat semearen hilotza eskuan duela, gudari hila, belauniko dagoen emakumea, kriseiludun emakumea), hiru animalia (zezena, usoa eta zaldia) eta beste zenbait sinbolo (argia eta sutan dagoen etxea) agertzen dira, hiru zatitan banatuak. Ezkerreko zatian zezena eta semearen hilotza eusten duen emakumea daude, erdian gudari hila, hilzorian dagoen zaldia eta emakumea kriseiluaz eta eskuman etxea sutan eta emakumea oihuka.
HISTORIA
1937ko maiatza eta ekaina artean margotua izan zen, Espainiako Errepublikako Gobernuaren enkarguz, Pariseko 1937ko Nazioarteko Erakustazokan ikusgai jarri eta errepublikaren kausa ezagutaraz zezan. Europan barna erakusgai ibili ondoren, 1939an New Yorkeko Arte Modernoaren Museora (MoMA) iritsi zen. Picassok margolana bertan gorde zedin erabaki zuen, Espainian Francisco Francoren diktadura indarrean zegoen bitartean, baina demokrazia heldutakoan margolana Espainiara itzul zedin borondatea adierazi zuen. 1968an diktadurako gobernuak margolana Espainiara itzul zedin eskatu zuen, baina margolariak espresuki esan zuen bere herrialdera errepublika itzulitakoan soilik onartuko zuela horrelakorik. Hau ez zen gertatu Picasso 1973an hil baino lehen, baina 1981ean, zortzi urte geroago, eta diktadorea hilda zegoela, margolana Espainiara eraman zen. Hasieran Madrileko Pradoko Museoan erakutsi zen eta 1992an Sofia Erregina Nazio Museo Arte Zentrora behin betiko mugitu zen, margolana prestatzeko autoreak egin zuen pare bat dozena marrazkirekin batera.
Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan eskatu du margolana Euskal Herrira ekartzea eta azken urteotan, Guggenheim Bilbao Museora eramatea proposatu du, baina Espainiako Gobernuak ez du orain arte horretarako baimenik eman.
Gernikako bonbardaketa
Gernikako bonbardaketa izan zen 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiri bizkaitarrak pairatutako hegazkin-erasoa. Erasoak jende zibilaren sarraskia eta hiriaren suntsipena eragin zuen. Luftwaffe naziaren "Kondor Legioa" eta italiar faxistaren Aviazione Legionariako hegazkinak ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak 120 eta 300 artean[1] izan omen ziren; azken ikerketa sakonagoen arabera 126. Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen ‘bonbardaketa-terrore'aren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen[2]. Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.
Gernika Bizkaian eta Euskal Herrian sinbolo inportantea izan da, bai bonbardaketa gertatu baino lehen eta baita bonbardaketa eta gero ere. Ohituraz, Bizkaiko Batzar Nagusiak bertoko harizpean elkartu izan dira, horiek 1876tik aurrera desegin baziren ere.
Politikoki, Gernika ikurra ere bazen, Bizkaiko foru-eskubideen etxetzat hartzen baitzen. Gerra Zibileko alde bietan zeuden Jeltzale zein karlistek eskatzen zuten foruen berrezarpena euskal herrialdeetan.
Gernikako arbola
Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala adierazten du. Gernikako Aretxa (haritza) izena ere hartzen du.
Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina2004an hiltzat eman zuten. Bere ondorengoak diren zuhaitz ugari existitzen dira, munduan zehar daude banatuta.
Batzar Etxearen lorategian Aretx Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua. Ez da lehenengo Gernikako arbola, baina gure garaira iritsi den zaharrena bai.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)