Mi lista de blogs

lunes, 22 de febrero de 2010

Gernikako bonbardaketa


Gernikako bonbardaketa izan zen 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiri bizkaitarrak pairatutako hegazkin-erasoa. Erasoak jende zibilaren sarraskia eta hiriaren suntsipena eragin zuen. Luftwaffe naziaren "Kondor Legioa" eta italiar faxistaren Aviazione Legionariako hegazkinak ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak 120 eta 300 artean[1] izan omen ziren; azken ikerketa sakonagoen arabera 126. Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen ‘bonbardaketa-terrore'aren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen[2]. Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.

Gernika Bizkaian eta Euskal Herrian sinbolo inportantea izan da, bai bonbardaketa gertatu baino lehen eta baita bonbardaketa eta gero ere. Ohituraz, Bizkaiko Batzar Nagusiak bertoko harizpean elkartu izan dira, horiek 1876tik aurrera desegin baziren ere.

Politikoki, Gernika ikurra ere bazen, Bizkaiko foru-eskubideen etxetzat hartzen baitzen. Gerra Zibileko alde bietan zeuden Jeltzale zein karlistek eskatzen zuten foruen berrezarpena euskal herrialdeetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario