Mi lista de blogs

lunes, 22 de febrero de 2010

picasso




Gernika Pablo Picassoren margolan famatua da, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Guda Zibilean zehar gertatutako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago.

MARGOLANA
"Gernika" olioaz oihal gainean egindako margolana da. 350 cm garai eta 780 cm zabal da. Margolana zuri-beltzean egina dago, grisa sorta zabalarekin. Bonbardaketari modu sinbolikoan deritzo eta gerratearen zentzugabekeria eta berauk eragindako oinazea adieraztea du helburu.

Margolanan sei pertsona (ama bat semearen hilotza eskuan duela, gudari hila, belauniko dagoen emakumea, kriseiludun emakumea), hiru animalia (zezena, usoa eta zaldia) eta beste zenbait sinbolo (argia eta sutan dagoen etxea) agertzen dira, hiru zatitan banatuak. Ezkerreko zatian zezena eta semearen hilotza eusten duen emakumea daude, erdian gudari hila, hilzorian dagoen zaldia eta emakumea kriseiluaz eta eskuman etxea sutan eta emakumea oihuka.

HISTORIA
1937ko maiatza eta ekaina artean margotua izan zen, Espainiako Errepublikako Gobernuaren enkarguz, Pariseko 1937ko Nazioarteko Erakustazokan ikusgai jarri eta errepublikaren kausa ezagutaraz zezan. Europan barna erakusgai ibili ondoren, 1939an New Yorkeko Arte Modernoaren Museora (MoMA) iritsi zen. Picassok margolana bertan gorde zedin erabaki zuen, Espainian Francisco Francoren diktadura indarrean zegoen bitartean, baina demokrazia heldutakoan margolana Espainiara itzul zedin borondatea adierazi zuen. 1968an diktadurako gobernuak margolana Espainiara itzul zedin eskatu zuen, baina margolariak espresuki esan zuen bere herrialdera errepublika itzulitakoan soilik onartuko zuela horrelakorik. Hau ez zen gertatu Picasso 1973an hil baino lehen, baina 1981ean, zortzi urte geroago, eta diktadorea hilda zegoela, margolana Espainiara eraman zen. Hasieran Madrileko Pradoko Museoan erakutsi zen eta 1992an Sofia Erregina Nazio Museo Arte Zentrora behin betiko mugitu zen, margolana prestatzeko autoreak egin zuen pare bat dozena marrazkirekin batera.

Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan eskatu du margolana Euskal Herrira ekartzea eta azken urteotan, Guggenheim Bilbao Museora eramatea proposatu du, baina Espainiako Gobernuak ez du orain arte horretarako baimenik eman.

1 comentario:

  1. Guuaapisimaas :)
    Suupeer Ondoo daauu (:
    Geerniikeekooaak iizeen biieer . hahah .
    9,2 daa geeuure nootiiee :P
    beengaa . aaioo . mooxuux (:

    ResponderEliminar